Erronkako bideoak bozkatzeko epea zabalik!

San Fermin Ikastola Oinez erronka bideoa

Altsasuko Iñigo Aritza ikastola dabil aurten Nafarroa Oinez jaialdiaren antolaketan eta, urtero bezala, gazteen parte hartzea sustatzeko sotutako Erronka ekimena ere martxan da.  Oraingoan ere, taldeka gainditu beharreko proba bizi eta zirraragarriak egingo dituzte ikasleek egunean bertan, baina, aurretik, ekimenaren baitan antolatutako bideo lehiaketan parte hartu dute. Guztira 12 ikastola lehiatuko dira eta San Fermin Ikastolatik DBHko 3. mailako 24 ikasleek parte hartuko dute, bi taldetan banaturik. Hortaz, bozkatzeko garaia iritsi denez, ondorengo loturan egin dezakezue. GOGORATU BI TALDE ETA BI BIDEO DITUGULA!

ERRONKAKO BIDEO LEHIAKETAN BOZKATU