ERRONKAKO LEHEN PROBA IRABAZI DU IKASTOLAK

Erronkako lehen proba irabaziaAurtengo Oinezeko Erronkako lehen proba aurkezpen bideo bat ekoiztea izan da eta gure ikastolako taldeak lehen postua lortu du, jasotako ehundaka bozkei esker. Aurten, 10 ikastoletako taldeek parte hartuko dute leihaketan, lehen aldiz, Baztan eta Lesakako taldeak ere animatu bait dira. Talde bakoitzak zortzi partaide aurkeztu behar ditu, lau neska eta lau mutil, eta orain, bideo txapelketako lehen urratsa igaro ondoren, bost sailkapen froga izango dituzte datorren igandean Baztanen izango den Oinez jaialdian bertan. Bost froga hauek gaindituz gero, final handian jokatzeko aukera izango dute.  Zorionak, beraz, bideo txapelketa irabazteagatik eta zorte on iganderako!