Eskola Kontseiluen berrikuntza

Nahi izan ezkero, hautesleek posta bidez eman dezakete botoa, hurrengo irizpideak jarraituz:

Bi gutun-azal erabiliko dira:

  • kanpokoan, ikastetxeko Hauteskunde Batzordera igorriko baita, NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia eta bigarren gutun-azala sartuko dira.
  • Bigarrenaren barnean boto-papera sartuko da.

Postaz bozkatzen duten hautesleek gutun-azal frankeatu bat igortzen ahalko dute, edo gutun-azal bikoitza Hauteskunde Batzordeak horretarako zehaztuko duen postontzian sartu.

Hautesleek eskubide hori erabiltzeko behar den dokumentazioa eskatuko diote Hauteskunde Batzordeari.