Etorkizuna erabakitzeko aholkuen bila

Jesusa Garciaren orientazio hitzaldia

Jesusa Garcia adituaren hitzaldia jaso berri dute 1. Batxilergoko ikasleek, etorkizunean ikasi behar edo nahi dutenaren inguruan erabakia hartzen laguntzeko. Horretarako, aditu honen arabera, funtsezkoa da lehenik nor bere burua ongi ezagutzea: zeintzuk dira gure indarguneak, zeintzuk gure ahuleziak.. Eta, jakina, gure benetako interesak ezagutu. Honekin guztiarekin lotuta dauden lanbideetan pentsatzea litzateke hurrengo urratsa, eta horretarako, agian, beste pertsona batzuen laguntza beharko dugu. Ondoren, lanbide horietara bideratutako ikasketak zeintzuk izan daitezken identifikatu beharko ditugu eta haien inguruko informazioa bildu: non eskaintzen diren, zer ikasten den, ze lan aukerak zabaltzen dituen... Izan ere, hau guztia jakin ahal izateko, bide bat egin behar baita, eta horretan laguntzen saiatzen gara ikastolan. 

Bokazioari buruz ere hitz egin zen solasaldi honetan. Jesusa Garciaren arabera, pertsona baten interesak eta gaitasunak bat datozenean, ziur aski bokazioa egongo da. Hitzaldia, finean, oso interesagarria izan zen ikasleentzat.