EUGI, URTASUN, MENDILLORRI-ra bisita

Eugi Mendillorri

Pasa den Apirilaren 20a larunbata,  Mankomunitatearen bitartez Eugira irteera bat antolatu zen guraso eta seme-alabentzat

Bisitak lau ordu iraun zuen eta autobusez joanen ginen.

BISITAREN EGITASMOA

  • Iraupena, gutxi gorabehera: 4 ordu, bertara joatea barne.
  • Eugiko oinezkoentzako pasealekua eta urtegia. Urtegiaren ertzetik joanez, eta aldi berean Eugiko herrigunetik gertu, Iruñerrirako hain garrantzitsua den hornidura iturri honen paisaia, gizartea eta historia interpretatzeko aukera ematen du pasealekuak.
  • Olondo zentroa. Erreferentzia historikoko Eugiko zentro honetan haraneko baliabide naturalen aprobetxamendua aztertzen dute.
  • Urtasungo ura tratatzeko planta. Gizakiok kontsumitzen dugun urari egiten dizkioten tratamendu eta kontrol prozesuak ikus daitezke bertan.
  • Mendillorriko uren etxea. Ur biltegi zaharretara bisita egiteak eta "Uraren bidaia" izeneko erakusketak txangoa osatzen dute eta, horrenbestez, argi gelditzen da ura baliabide baliotsua dela, zaindu beharreko baliabidea.