Euskal Aste berezia

Euskal Astea prestatzen

Euskararen eguna abenduaren 3an ospatzen dela kontuan harturik, hamaika ekimen antolatu dituzte datorren abenduaren 11tik 15era Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Helburua, argia oso: hizkuntzarekiko maitasuna eraiki eta erabilerarako sentsibilizazioa landu. Adin ezberdinetako haurrak elkartuz, zehazki 4 urtetik 12 urte bitartera, koloreen arabera antolatuko dituzte irakasleek eta tailer eta dinamika desberdinetan parte hartuko dute. Honela, urtero, Areto Nagusian egin ohi den kantaldian parte hartzeaz gainera, beste hainbait ekimen elkarrekin burutuko dituzte handiek eta txikiek elkarlanean. Esaterako “Solas-Molas” deituriko tailerrean, non ahozko tradizioa lantzeko, kantuak, jolasak eta esaera zaharrak izango dituzte hizpide. Edo eskulan tailerra, non hainbat opari sortu eta margotuko dituzten euskararen erabilera bultzatzeko leloak baliatuz.