Euskal musika tresnen erakustaldi ederra aretoan

 

San Fermin Ikastola euskal instrumentuak

DBH1eko ikasleek aurten Musikako saioetan euskal musika tresnen mundua ezagutu dute. Hori hala izaki, haien hainbat irakaslek musika tresnen erakustalditxo didaktikoa eskaini diete ikasitakoa modu hurbil eta errealago batean uler dezaten. Txalaparta, kirikoketa, tobera, kantua, xirula eta ttun-ttuna, txistua eta danbolina, eskusoinu eta panderoa... haien doinu eta erritmoak, bai eta esanahi eta erabilerak aipagai izan dituzte joaldi laburrekin osatuz.

Ikasleek ikaragarri gozatu dute eta halako ekimenekin euskal kultura eta tradizioa ezagutaraztea eta sustatzea da helburua. Berriz eginen dutela ez dute zalantzarik!