EUSKARAREN ALDEKO KATEA OSATU DUGU

resized_BHko ikasleak euskararen egunean_0.jpg

Euskararen egunaren bezperan, gure hizkuntzaren eguna ospatzeko, hainbat ekimen burutu ditugu gaur ikastolan. Maila guztietan ekimen ezberdinak egin dira: DBH 3 eta 4. mailako ikasleek LHko txikienei ipuinak kontatu dizkiete; Kantuz ekitaldia izan da Areto Nagusian; LHko 4. mailan hiztegian hitz kuttunak bilatu eta pasabidean zintzilikatu dituzte hitz horiei buruz egindako marrazkiak; gaiarekin lotutako jolas eta abestiekin aritu dira Haur Hezkuntzakoak...

Baina, ikusgarriena, beharbada, Bigarren Hezkuntzan egindako katea izan da. Gelaz-gela, ederki antolaturik eta giza katea osatuz, erdiko patiora atera dira ikasleak, "Euskaraz Bizi!" aldarria bertara eramateko. Oso giro polita sortu da bertan eta ikasleen jarrera ere primerakoa izan da. Bigarren patioa berriz, Urtxintxako txistulariek ederki girotu dute.