Ezkabari buruzko erakusketa bisitatu dugu

San Fermin Ikastola, Ezkaba erakusketa bisitatzen

Nafar Gobernuak antolatutako "Ezkaba 1938-2018" erakusketa bisitatu dute Nafarroako HIstoria eta Historia garaikidea ikasten duten 1. Batxilergoko ikasleek. Erakusketa honen bitartez, 1936ko kolpe militarren ondoren izandako esparru izugarrienetako baten historia gogora ekarri nahi izan da.

Erakusketak lau atal ditu eta, horietan, ikusentzunezko piezak, testigantzak, argazkiak, bideoak eta audioak bildu dira, den-denak Ezkabako presondegiari buruzkoak. Hauen bidez, besteak beste, Alfontso XII.ak Iruñea defendatzeko eraiki zuen gotorlekuaren historia eta gartzela bihurtu arteko prozesuari buruzko erreferentziak ikus daitezke, zigorturiko pertsonen senideek jasandako sufrimendua eta presoen inguruan sortutako elkartasunezko istorioak ezagutu, Europan izandako preso-ihesaldirik handienetakoari buruzko azalpenak jaso, edo gotorlekuan jarraitu zutenek jasandako bizi-baldintza gogorren berri jaso ere.

Bisitan zehar, Koldo Pla ikerlariaren azalpen interesgarriak entzun dituzte ikasle zein irakasleek eta une benetan hunkigarriak bizi izan dituzte.