FIE (FORTNIGHT INMERSION in ENGLISH) 2011

FIE

Martxan hasi da gure ikastolan aurten eta lehendabiziko aldiz FIE (FORTNIGHT INMERSION in ENGLISH). Gure 5. mailako 100 ikasleak 7 geletan banatu dira eta bakoitzak bere tutorea izan du. Gela bakoitzeko ikasle kopurua 14-15 ikaslekoa izan da. Munduko toki desberdinetatik etorriak eta hauetako batzuk ikastolako gurasoak izanik, buru belarri jarri behar izan dute lanean WITCHES  gaiaren inguruan. Hemen aipatzen dizuegu beraien izenak eta jatorriak.

Barbara Gow ( Scotland)

Greg Dillon , Dublin ( Ireland)

Danny Mensah (London)

Eva Serrano, Baltimore, Maryland (USA)

Paul Walsh , Manchester (England)

Rosemary Espinal (California)

Michelle Hibbert ( Jamaica)

Aipatu beharra dago gogo handia jarri dutela gai hau aurrera eramaten , ikastolan eta 8 astetan  egiten den gaia 2 astetan egin dute , beraien ordutegi osoa ingleserako erabiliz. Behin zuen inkesten emaitzak ikusi ondoren, izango dugu balorazio sakonago bat egiteko aukera , garrantzizkoa da jakitea zein den zuen eritzia gai honen inguruan , hurrengo urteei begira. Ikastolako  ingleseko irakasle garenok , goraipatzen dugu  proiektu hau, ikastolako federaziotik zuzenean datorrena eta hainbat ikastoletan martxan  dagoena. Gure ikasleek izan dute murgilketa sakon bat bi aste hauetan . EXPLORERS proiektua orain arte egiten egon direnarekin alderatzen badugu ikusiko dugu hemendik aurrera beraiek protagonismo handia hartzen dutela beraien ikaste prozesuan. Gai bakoitzaren bukaeran beti proiektu bat egingo dute. Gai honetan hain zuzen, "witches ceremony" rekin bukatutzat emango dugu gaia. Hemendik eskerrak eman nahiko genieke hain dotore lanean aritu diren 7 protagonista nagusi hauei.