Fisioterapia saioa gure bizkarra zaintzeko

San Fermin Ikastola fisioterapia saioa

Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak eta  Hezkuntza Departamenduak hitzartutako "Jarrera-hezkuntza eskolan" programaren baitan,  San Fermin Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek saio bat jaso dute bizkarrezurra eta giharrak zaintzeko hainbat aholku eta ezagutza izan dezaten.

Fisioterapeutako Elkargo honen arabera, "egunean ordu asko ematen dituzte eserita ikasleek, maiz jarrera desegokian, eta, gainera, motxilak eraman behar izaten dituzte, askotan karga gehiegirekin. Hori dela eta, eskola-adinean dauden haurrek gero eta bizkarreko eta lepoko arazo gehiago dituzte". Horregatik, funtsezkoa da ikasleek, txikitatik, bizitza osoan jarrera-higiene egokia izateko formakuntza jasotzea.

Gaur goizean,  beraz, aipatutako ikasleek ordu beteko saio teoriko eta praktikoa jaso dute eta benetan gustura ari dira.