Futbol txapelketan murgilduta

San Fermin Ikastola, Futbol Txapelketa

San Fermin Ikastolak urtero antolatu ohi duen Futbol Txapelketa joakatzen ari da egunotan gurean. Ekainaren 4tik 13ra bitarte, 8 ikastolako eta D ereduko Iruñea eta Iruñerriko ikastetxeetako ekipoak jokatzen ari dira bertan. Orotara, 66 talde eta 700 ikasle, Lehen Hezkuntzako 1. mailatiik 6. mailarainoko neska-mutilak. San Fermin ikastola, Jaso Ikastola, Paz Ziganda Ikastola, Elorri Ikastetxea, San Frantzisko Ikastetxea, Sanduzelai Ikastxea, Amaiur Ikastola, Alaitz Ikastxea eta Erreniega Ikastetxea dira parte hartzeileak eta denak bikain eta gustura aritu dira.