Glutenik gabeko gailetak egin ditugu

Glutenik gabeko gailetak egiten

Haur Hezkuntzako 4 urteko gela bateko ume bati zeliakiaren gaixotasuna diagnostikatu berri diotenez, bere gainontzeko gelakideek, elkartasunez, glutenik gabeko gailetak egin zituzten, besteak beste, horrelako gaitza zer den hurbilagotik ezagutu eta elkartasuna lantzeko. Horretarako, gainera, guraso batzuen laguntza jaso zuten. Lehenik, gelan, masa egin zuten; ondoren, gailetei forma eman zieten; eta, azkenik, sukaldera eraman zituzten hango labean egiteko. Esnerarekin batera dastatu zituten eta oso-oso goxoak atera ziren!