GREZIAN DIRA BATXILERGOKO IKASLEAK IKASBIDAIAN

Grezian dira batxilergoko ikasleak ikasbidaianJoan den ekainaren 13tik aurrera, Grezian dira 1. Batxilergoko ikasleak, urtero bezala, ikasbidaia egiteko. Lehenengo bi egunak, Atenasen igaro zituzten, besteak beste, Akropolia bisitatuz eta handik, Rodaseko irlara abiatu ziren itsasontzian, argazkietan azaltzen den bezala. Egun batzuk igaroko dituzte bertan eta, ondoren, Atenasera itzuliko dira, hainbat jarduera eta bisita kultural egiteko: Museo Arkeologikoari bisita, paseo arkeologiko gidatua hiriburutik, Sounion Lurmuturrera irteera... Asko ikasteko eta ongi pasatzeko aukera zabala izango dute beraz.