Greziara Ikasbidaia

San Fermin Ikastola, Ikasbidaia Grezia 2018

Grezia ezagutzeko ikasbidaia antolatu dugu aurten 1. Batxilergoko ikasleentzat, urtero bezala, sasoi honetan. HIlaren 15etik 22ra bitarte izango dira bertan eta, jakin dugunez, primeran pasatzen ari dira, eguraldiak lagunduta. 

Korintoko kanala, Tolon, Mizenas, Nemea, Naupliio, Epidauro, Argos eta Atenas ere ezagutuko dituzte, akropolia, partenoia eta abar luzea bisitatuz. Zalantzarik gabe, kulturaz eta arteaz gozatzeko ikasbidaia, eta jakina, lagunartean ederki pasatzeko aukera paregabea.