GURASO ESKOLA BERRIZ ERE ABIAN

Urriaren 18tik aurrera, iaz hasitako ibilibideari jarraituz, bere bigarren urteko plangintzari ekingo dio Ikastolan Guraso Eskolak. "Gure seme-alabei hazten lagundu" izenburuko garapen pertsonalerako ikastaro praktikoa burutuko dute  3-12 urteko ikasleen familiek eta, hilabetero, arratsaldeko bi orduko saioa egingo dute astean behin. Deialdiak izan zuen arrakasta zela eta, hiru talde antolatu ziren iaz guztira eta horietako bakoitzean 20 guraso parte hartzen ari dira. Ekimenak bi ikasturteko iraupena izango duenez, esan bezala, datorren hilabetean ekingo zaio bigarren atalari eta, oraingo honetan ere, Begoña Esparza PRH pertsonalitate eta giza harremanetan aditua den formatzailearekin batera lan egingo dute gurasoek.

Ondorengo loturetan, parte hartzen ari diren hainbat gurasoek Orria aldizkarirako egindako mahai inguruaren berri jasotzen da, bai eta Begoña Esparzari egindako elkarrizketa