GURASO ESKOLA BERRIZ ERE MARTXAN

Educación Afectivo Sexual

Orientazio sailetik aurten ere guraso eskola deritzon jarduera aurrera ateratzeko ikastaroa antolatu dute Ikastolan. “Heziketa afektibo sexuala. Giza sexualitatearen ikuspegi integratzailea” lelopean, Esther Cremaez sexu heziketan adituak zuzenduko du urtarrilean zehar burutuko den tailerra. Helburu nagusia  gurasoak haien seme alaben osasun sexualaren sustapenean, garapen integralaren elementutzat hartuz, honek guztiak duen garrantziaz jabetzea da eta, horretarako, hilabete honetako hiru astearte arratsaldez, ordu eta erdiko saioak eskainiko zaizkie.

 

Giza Egite Sexualaren oinarrizko elementuak ezagutzea, etapa ezberdinetan ematen diren aldaketa ebolutiboak eta horiek sexualitatearekin duten erlazioa ulertzea edo eta gai honekin erlazionatutako egoera ezberdinei aurre egiteko baliabideak sustatzea izango dira, halaber, ekimen honen ardatzak, eta hori guztia aurrera eramateko metodologia aktiboa eta parte hartzailea baliatuko da, talde lanetan, gogoetetan edo eta eztabaidetan oinarrituz.