Erabaki akademikoetan laguntzeko hitzaldia gurasoentzat

GURASOEN HITZALDIA

 

            Azaroaren 9an DBH 4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako familientzat hitzaldia egon zen ikastolan. "Nola lagundu nire seme-alaba erabaki akademikoak hartzerakoan?" izenburupean, halako gaietan aditua den Jesusa Garcia sikologoak pauta batzuk eman zizkigun, adibidez, gure seme-alabek beraien burua hobeto ezagutu dezaten laguntzea garrantzitsua dela ohartzea eta baita haiei pentsatzen laguntzearen beharra ere: zer gauzak gustatzen zaizkit? Zertan naiz ona? Zeintzuk dira nire ezaugarri positiboak? Txikitatik zertan izan naiz ona?...

            Bokazioaren inguruan ere hitz egin zuen Jesusa Garciak, besteak beste, pertsona baten interesak eta gaitasunak bat datozenean, bertan, ziur aski, bokazio bat egongo delako.  Erabakiak hartzerakoan jarraitu beharreko pausuak, familiek maiz egiten ditugun akatsak... Gauza askori buruz hitz egin zen bertan eta benetan interesgarria izan zen hitzaldia.