GURASOAK EKIRAKO TREBATZEN

EKI gurasoak formakuntzaKonpetentzietan oinarritutako EKI egitasmoa martxan jarri zen aurtengo ikasturte hasieran DBHko lehenengo mailako ikasgela guztietan eta, paperezko euskarriak gaindituz, digitaletara egindako jauzi horren beste pausu gisa, joan den astean gurasoen formakuntza saioak burutu ziren. EKIrekin lanean hasteak ekarriko dituen hainbat aldaketei aurre egiteko baliagarria izango zaielakoan, etxekolanak egiteko orduan, esaterako, esperientzia aberatsa izan zen haientzat.