GURASO ESKOLA ABIAN DA

Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntza

Azaroaren 10etik aurrera, Guraso Eskola abiatuko da Ikastolan eta, oraingo honetan, "Gure seme-alabei hazten lagundu" izenburuko garapen pertsonalerako ikastaro praktikoa burutuko dute  3-12 urteko ikasleen familiez osatutako parte hartzaileek. Deialdiak izan duen arrakasta dela eta, hiru talde antolatu dira guztira eta horietako bakoitzean 20 gurasok parte hartuko du. Ekimenak bi ikasturteko iraupena izango du eta sei saioetan banatuko da orotara aurtengo plangintza, esan bezala, lehena hilaren 10ean izaki. Era honetara, hilabetean behin bilduko dira, arratsaldeko 16.30etatik 18.30etara, Begoña Esparza PRH pertsonalitate eta giza harremanetan aditua den formatzailearekin batera.