Gure seme-alabak erabakiak hartzen lagundu

"Erabakiak hartzen lagundu" guraso hitzaldia
 
Joan den urriaren 23an DBH 4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako familientzat hitzaldia egon zen ikastolako Areto Nagusian. Izenburua, berriz, ondorengoa: "Nola lagundu nire seme-alaba erabaki akademikoak hartzerakoan?" Jesusa Garcia adituak hainbat gomendio eman zizkien gurasoei galdera horri erantzuteko. Adibidez,  garrantzitsua dela gure seme-alabek beraien burua hobeto ezagutzen laguntzea, baita pentsatzen laguntzea ere: zer-nolako gauzak gustatzen zaizkien,  zertan diren onak,  zeintzuk dira haien ezaugarri positiboak...  Bidenabar, informazioa bilatzen laguntzea ere komenigarria da (baina, kontuz, laguntzea, haiekin batera egitea). Bokazioaren inguruan ere hitz egin zuen Jesusa Garcíak: pertsona baten interesak eta gaitasunak bat datozenean, ziur aski bokazio bat egongo da bertan. Erabakiak hartzerakoan jarraitu beharreko pausuak ere azaldu zizkigun, besteak beste, familiek maiz egiten ditugun akatsak azalduz. Hitzaldia, benetan interesgarria izan zen.
Gure ikastolak ikasketen orientazioan laguntzeko eskaintzen dituen baliabideen artean, bestalde, webgune honetako sarrera orrialdean bertan kokatzen den "Orienta" programa ere oso baliagarria izan daiteke.