HAITIKO IKASLEEN BISITA IZAN DA

Port au Princeko Musika Eskolako hari-orkestra

Port-au-Principeko Sainte Trinité Musika Eskolako ikasleak egun batzuk igaroko dituzte Nafarroan, Joaquin Maya Udal Musika Eskola, Sagrado Corazón Eskola, Bideberri Elkartea eta Civivoxen elkarlanari esker. Hainbat ekimen eta hartu-eman burutuko dituzte egunotan bisitaldi honetan, tartean, gure ikastolari gaur goizean egindako bisita. Haitiko musika eskola honetako ikasleak, gure DBHko  frantseseko ikasleekin batera, ikastolan eman dute goiza, zentroa bisitatu ez ezik, hamaiketakoa hartu eta Areto Nagusian, kontzertu bat eskaintzeko. 

Haiti, 12 miloi biztanleekin, ekonomikoki arazo larriak dituen herrialdea da, are gehiago 2010ean irlak pairatu zuen lurrikara bortitzaz geroztik. Hala ere, Sainte Trinite bezalako musika eskola bezalako proiektuekin, musikak eraldatze prozesuak bultzatzeko balioa izan dezakeela frogatzen da. Izan ere, 1963. urtean sortuz geroztik, hamaika haur eta gazte dira, integraziorako eta duintasun pertsonalerako prozesuan, bertan bide bat topatu dutenak. 

Gure ikasleentzat, esperientzia benetan aberats eta interesgarria izan da.

Ondorengo BIDEOAN, elkarrekin abestutako kanta entzun daiteke.