Haur Hezkuntzako Eraikinaren inaugurazioa

 

San Fermin Ikastola HHko eraikinaren inagurazioa

 

Udako lanen ostean, Haur Hezkuntzako eraikin berria zabaltzeko aukera izan genuen irailean, baina honen atzean izan den prozesu guztiak behar bezalako ospakizuna merezi zuela iritzita, inaugurazio ekitaldia burutu zen asteazkenean. 

Xabier Sanchez, San Fermin Ikastolako Lehendakariaren hitzartzea izan zen lehenik, besteak beste, egitasmo honen atzean famili ugariren ekarpena eta auzolana dagoela gogoratuz. Pilar Vicentek, berriz, Konfiantzaren Pedagogiaren zerbitzua eraiki den egitasmoa dela gogoratu zuen, bide batez, prozesu  hori sakona, luzea eta oso aberatsa izan dela nabarmenduz. Zentzu honetan, bide horretan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi izan zizkien, bereziki Haur Hezkuntzako irakasle eta profesionalek egindako lana goraipatuz. 

Ondorengo loturan, ekitaldian gertatutakoa biltzen duen BIDEOA ikus daiteke.