Hizkuntzen Azokaren bosgarren edizioa

Hizkuntzen azoka

Iruñerriko hiru ikastolen guraso taldeen eskutik, (Paz de Ziganda, Jaso eta San Fermin Ikastola) aurten ere Hizkuntzen Azoka antolatu da, Nafarroako Ikastolen Elkarteko gurasoentzat. Zenbait enpresek hizkuntza murgiltzearekin loturiko eskaintza desberdinak ezagutzera emateko azoka izan ohi da eta modu ibiltarian antolatzen da, urtero hiru ikastola hauetako batean antolatuz. Oraingoan beraz, gureari egokitu zaio, eta bertan izando dira enpresa hauen eskaintza ikusteko aukera hilaren 26an eta 27an.