Ikasle belgikar eta norbegiarrekin Unibertsitatean

 

San Fermin Ikastola Erasmus + NUP bisita

 

Erasmus + europar programaren baitan, DBHko ikasle trukaketaren lehen itzulia burutzen ari da egunotan, gurean baitira Belgikako eta Norbegiako ikasleak. Zehazki, Belgikako Waregem herriko Heilig Hartcollegetik 14 ikasle etorri dira gure beste hainbeste ikasleen etxeetara eta Norbegiako Sykkylven herriko Videregående Skoletik 23. 2016. urtean abiatu zen orain indarrean dagoen proiektua, "Crossroads with the future" izenburukoa.

Honen baitan, aurten ere, lan talde kooperatiboetan oinarritutako metodologia baliatuko dute eta berrikuntza nagusia Nafarroako Unibertsitate publikoarekin egingo den elkarlana da. Hezkuntza berrikuntzaren gaia ardatz hartuta, blogen erabilerari buruzko trebakuntza saioa jaso zuten atzo ikasleek NUPeko Jeronimo Ayanz zentroan. Zehazki, blogaren erabileraz gain, zientzietako ikasgaiak zertarako ikasi behar diren erakutsi zietenen eta ikasketa erasungurtsuaren garrantziaz solastu ziren hainbat ikerlariekin, praktika, esperientzia pertsonalak eta kritika foroak uztartuz. 

Datozen egunotan, lana egiteaz gainera, Euskal Herriko hamaika txoko ezagutzeko eta gure kulturaz gozatzeko hainbat ekimen antolatu zaizkie, besteak beste, Miarritze, Hondarribia, Donostia, Iruñea eta Aralarreko parajeak bisitatuko baitituzte gure ikasleekin batera. 

NUPeko formakuntza saioaren ondotik, ongi etorri festa ospatu zuten ikastolan Areto Nagusian eskainitako emanaldiaren bidez eta, jarraian, jantokiko instalzioetan, merienda goxoa dastatu zuten ikasleek zein bertaratutako familiek. Giro ezin hobean abiatu dira beraz aurtengo trukaketak.