Ikasle belgikarrak eta norbegiarrak ikastolan

Ikasle belgikar eta norbegiarrak gure ikastolan

Erasmus+ europar programaren baitan kokatutako "Crossroads with the future: digital technology and education” egitasmoan kokaturik, DBHko eta Batxilergoko ikasleek aurten egingo dituzten trukaketen lehen fasea iritsi da, joan den ostiralaz geroztik gurean baitira Belgikako eta Norbegiako ikasleak. Datorren ostirala bitarte, gure ikastolako zenbait ikasleen familien etxetan egingo dute haien egonaldia eta, aipatu egitasmoan lan egiteaz gainera, gure inguruak ezagutzeko probestuko dute bisita. Besteak beste, Donostiara txangoa antolatu zaie, baita Bilbora ere, eta bertan, Guggenheim museoa ikusteko aukera izango dute. Egitasmoari dagokionez, digitalizazioaren esparruan hezkuntzan egiten ari den lanketa eta aplikazioa hizpide dutenez, gure ikasleek EKI proiektuaren berri emango diete ikasle belgikar eta norbegiarrei.