IKASLE OHIEN HITZORDU HUNKIGARRIA

Iazko ikasturtean zehar ospatutako 50. urteurrenaren karira, aspaldi elkarrekin egon gabeko hainbat ikasle ohien arteko hitzordu eta bilkura egin dira aspaldi honetan. Tartean, joan den urriaren 15ean, ikastolako lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldietako hainbat ikasle ohiek egin zutena. "Sakana ezagutzen" lelopean, eskualde hau ezagutzeko aitzakiarekin antolatu zuten eguna, izan ere, ikastolako hasierako garai haietan, hainbat ikasle etorri ziren handik, Jose Maria Satrustegi euskaltzainaren eskutik. Hunkigarria izan zen guztientzat, baita oso interesgarria ere, antolatzaileek egitarau zabala atondu baitzuten Sakanako eskualdea hurbiletik ezagutzeko.