IKASTOLAKO TXONDORRA

TxondorraEguberriak bertan ditugu, eta urtero bezala 3. mailako ikasle eta guraso ikastolako txondorra egiten ari dira.
Aste honetan, arratsaldez, 3. mailako guraso eta ikasleak  txondorraren ingurua apaintzeko hainbat eskulan egiten ari dira eta atzo goizean, ikasleek txondorran egurrak jarri zituzte,
Urtero txondorra gai batekin lotzen dugu, aurtengo gaia , nola ez, ikastolako obra berriak!
Txondorraren inguruan, adreilu batzuekin, galtzagorri iratxoak ikusiko ditugu, bereiek izan omen  dira ikastolako ereikuntza berria egin dutenak!
Egun hauetan ikastolara etorri behar baduzue gure txondorra ikusteko aukera izango duzue.
Guraso hauei, ikasle eta, nola ez, jarduera honen sortzaile eta burua den Pedro Ansori  esker mila!