Ikastolan "kardiobabestuak" gaude

Ikastolan kardiobabestuak kanpaina

 

Osasun kardiobaskularraren inguruan urteak daramazkigu ikastolan lanean, gai honen garrantziaz ohartuta. Honela, Gorputz Heziketako irakasleak eta Erizainak eratutako osasun taldeak hainbat aldiz eskaini dizkie ikastolako gainontzeko lankideei eta familiei lehen sorospenetako ikastaroak eta, batez ere, Bihotz Biriketako Bizkortzean trebatzeko saioak.  Horrez gain, DBHko Gorputz Heziketako klaseetan ere, gaia lantzen dute ikasleek. 

Bada testuinguru honetan  erabaki du ikastolak desfibriladore bat erostea. Inbertsioa, ordea, handia izan denez, ikasleekin batera kanpaina bat abiatu dugu, bai gaiaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko eta baita diru pixkat bat biltzeko ere. Honela, bi eurotan salduko diren pultserak egin dira, famili eta lagunartean zabalduko direnak, ikastolaren irudia ez ezik, "kardiobabestuak" leloa erantsia dutenak. Animatuko zarete erostera?