IKASTURTE BERRIA, EGITASMO BERRIAK, TEKNOLOGIA BERRIAK

Ikasturte berria, egitasmo berriak, teknologia berriakKonpetentzietan oinarritutako EKI egitasmoa martxan jarri da aurten San Fermin ikastolan, DBHko lehenengo mailan.

EKI egitasmoa, ikasmaterial berritzailea da, Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituz eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. EKI aitzindaria da Europako irakaskuntzan,  izan ere, orain arte, lehenagoko material eta edukiak konpententzien ereduari egokitzen aritu direlako beste lurraldeetan, eta proiektu hau, berriz, hasiera hasieratik jaio da horiei begira.  Horretarako, paperezko ohiko euskarriak eskaintzen ditu EKIk, baina baita ere euskarri digitalak, eta ikastolan, jauzi kualitatibo bat eman nahi izan da aurten horiei begira. DBHko lehenengo mailarako proiektu honetan, sei arlo jorratzen dira: Euskara eta Literatura, Lengua Castellana y Literatura, English, Matematika, Gizarte Zientziak eta Naturaren Zientziak.