Ikasturtea amaitzeko irteerak

Ikasturtea agurtzeko asmoz, DBH 2ko ikasleak 2 irteera egin dituzte aurten, txandaka, Zarautzera eta Iparraldera joan baitira, ikasturteko azken bi egunetan. Zarautzen surf ikastaro laburtxo bat egin dute eta hondartzaz gozatuz, eta eguraldia lagun ez izan arren, primeran pasa zuten. Iparraldean, berriz, Donibane Lohitzunen egon ziren. Bertan,  Frantseseko ikasleek gidarien lanak egin zituzten bere kideendako eta Louis XIVa bezala ezagutzen den etxe inguruak ikusi zituzten, korsarioei buruz ikasi zuten eta eliza ikustera sartu ziren. Inguruetako zentro komertzial handi batean bazkaldu behar izan zuten,  tamalez, giroak hondartzan edo kalean egotea eragozten zuelako eta, ondoren, Miarritzeko Itsas Museoa-Aquariuma bisitatu zuten. Bertan, fokek eta marrazoek izan zuten arrakasta handiena. Zalantzarik gabe, ikasturtea amaitzeko modu ederra.