IRAKURLAGUNA!!

Irakurlaguna

Azkeneko 3 urteetan 6. eta 2. mailako ikasleen artean martxan dugu "Irakurlaguna" deitzen dugun proiektu bat.

Honen helburua ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzeaz gain, adin ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea da. 

6. mailako ikasle bakoitzak bere "tutoritzapean" 2. mailako ikasle bat hartzen du. Elkarrekin irakurtzen dute, handiak txikia lagunduz, elkarrekin aukeratzen dute irakurri nahi dutena,...

Proiektuarekin hasi aurretik, 6. mailako ikasleei tutoreak aholku batzuk ematen dizkie txikiekin nola aritu behar duten jakiteko.

Argazkietan ikus daiteke irakur zaletasuna sustatuz ze giro atseginean diharduten.