Iruñeko Alde Zaharra ezagutuz

Iruñea bisita gidatua

Aste honetan zehar, DBHko 4. mailako ikasle talde batek ekimen berezia burutu du Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan zehar, izan ere, tour edo bira moduko bat antolatu dute DBHko 2. mailako ikasleentzat, bertako hainbat gune esanguratsuei buruz gehiago jakin dezaten. Udaletxea, Burgoen Plaza, Santiago Bidea, Kondestable Jauregia eta beste hainbeste gune hurbiletik ezagutzeko, hainbat informazio interesgarriz osatutako aurkezpenak prestatu ditu ikasle talde honek. Honela, bi egunetako goizetan antolatutako irteeretan, eraikin historiko hauei buruzko azalpenak eman dizkiete ikaskide gazteagoei. Bira honek bi atal izan ditu gainera: batzuk aipatu eraikin eta guneetan azalpenak entzuten zituzten bitartean, gainontzekoek egunotan Nafarroako Artxibategian ikusgai dagoen "Navarrorum" erakusketa bisitatzeko aukera izan dute.