Italian dira 1. Batxilergoko ikasleak ikasbidaian

Ikasbidaia Erroma 2017

Joan den ekainaren 23az geroztik, Italiako zenbait txoko ezagutzen ari dira 1. Batxilergoko ikasleak, uztailaren lehenera arte luzatuko den ikasbidaian.  Aurreneko egunetan, Erromako leku esanguratsuenak ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste, Foroa, Colisseoa edo Treviko Fontana bisitatuz. Handik Castellamarera abiatu eta Ponpeiatik igarotzeko aukera izango dute, baita Capri edo Napoli bezalako hiriak ezagutzeko ere, eta bide batez, hainbat jarduera eta bisita kultural egingo dituzte . Bidai ederra, asko ikasteko eta primeran pasatzeko!