Ixone Gil ikasleak Diseinu Energetiko eta Jasangarriaren lehiaketa irabazi du

Energia garbia Lehiaketa 2019

Nafar Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuak, Hezkuntza Departamenduarekin elkarlanean, "Margotu zure energia garbia" lelopeko diseinu lehiaketa antolatu du aurten lehen aldiz eta gure ikastolako DBHko 4. mailako ikaslea den Ixone Gilek eskuratu du lehen saria. 

Lehen postuko agiriaz gainera, bizikleta elektrikoa jaso du Ixone Gilek Nafarroako Jauregian gaur goizean ospatutako sari banaketa emanaldian. Ikaslea ez ezik, ikastetxea ere saritu nahi du lehiaketa honek, horregatik, San Fermin Ikastolak bere instalazioetan energia-eraginkortasuna hobetzera bideratutako elementu-sorta jasoko du. 

Lehiaketa DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilerreko 1. eta 2. mailako, Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Erdi Mailako Heziketa-zikloetako ikasleentzat izan da eta Nafarroa osotik aurkeztutako 80 lanen artean aukeratu dute Ixoneren lana. Zorionak artista!