IZABAN IPAR ESKIAN TREBATZEN

Izaban DBHko 1. mailako ikasleak

Nafar Gobernuaren laguntzarekin urtero antolatu ohi den Ipar Eskiko kanpainaren baitan, Izaban dira DBHko 1. mailako ikasleak joan den igandeaz geroztik. Aste betez, ipar eskian trebatzeko eta naturaz gozatzeko aukera izango dute ikasleek eta, jakin ahal izan dugunez, primeran pasatzen ari dira. Lehen egunean, euri asko egin zuenez, eskian aritzeko aukera gutxiago izan zuten, baina ederki ibili omen ziren igerilekuan. Eta asteartean, berriz, eski egun zoragarria izan zuten, eguraldi bikainak lagunduta. Kirol honetan aritzeaz gainera, beste hainbat jardueretan parte hartuko dute ostirala bitarte. Besteak beste, Naturaren Interpretazio zentrora,  Izabako Oroipenaren etxera eta Julian Gayarre museora bisita, herri kirol saioa, zinema, jolas, dantza eta musika ekimen ugari. Gaurko egunean, gainera, ezusteko ederra izan dute goizean, Juanito Oiarzabal mendizale ezagunaren bisita izan baitute.