Izabara eskiatzera!

Izaban eskiatzen 2018

Joan den igandeaz geroztik, DBH1eko ikasleak, Nafar Gobernuak antolatutako Ipar Eskiko Eskola kanpainaren baitan, Izaban dira, kirol jarduera hau praktikatzeko. Eskiatzeaz gainera, inguruak ezagutu eta hamaika ekimen ezberdin egiten dituzte ikasleek ia aste bete luzatzen den jarduera honetan. Aipatu digutenez, primeran pasatzen ari dira, eguraldi bikainak lagunduta eta elur faltarik ere ez dutelako izan. 

Ondorengo loturan, antolatzaileen webgunean sar zaitezkete, argazkiak ikusteko. 

Pasahitza: LIZARDOIA