Izabara eskiatzera!

San Fermin Ikastola Izaban

Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, elur gutxi dago eta, egunotan Izaban diren DBHko 1. mailako ikasleek eskiatzeko aukera izan dute, Nafar Gobernuak antolatutako Aste Zuriko ekimen honen baitan. Bost eguneko egonaldia egingo dute bertan, alegia, datorren ostirala arte, eta, eskiatu ezezik, beste hainbat ekintza kulturaletan parte hartuko dute, Nafarroako bailara eder hau ezagutzeko.