Keniako haurrek eskerrak eman dizkiote San Fermin Ikastolari

Kibera Pride GKE kidea San Fermin Ikastolan

Proiektuen Azokaren ekimenaren baitan, azken ikasturteetan, LHko 6. mailako ikasleek Elkartasun Azoka bat ere antolatu ohi dute, Gobernuz Kanpoko Erakunderen bat laguntzeko. Aurten ere halaxe egin zuten, Keniako Kibera Pride GKE lagunduz. Erakunde honetako kide bat gure ikastolan izan zen orain dela aste batzuk bildutako dirua jaso eta eskerrak emateko, baina haren ahotik ez ezik, esker ona Keniako haurren eskutik heldu zitzaigun. Hementxe duzue haiek bidali zuten BIDEO hunkigarrirarako lotura.