Kiva Eguna ospatu dugu

SAN FERMINA IKASTOLA KIVA EGUNA 2018

Urtero bezala, Kiva Eguna ospatu dugu ikastolan, gurea bezalako Ikastola batean jazarpena onartzen ez dugula gogoratzeko. Lehenik, kartelak eta eskuak landu egin dituzte geletan Lehen Hezkuntzako ikasleek, gaiari buruzko edukiak lantzearekin batera, eta, ondoren, patioan, festa ospatu dute: guztion artean argazki erraldoia osatu, pregoia irakurri eta kalejira alaiarekin bukatu dute jaialdia, giro ezin hobean. 

 

Ondorengo BIDEOAN, eguneraren laburpena ikus dezakezue.

 

Eta beste honetan, berriz, ZERBITZUETAKO LANGILEEK  egindako ekarpen polit eta originala.