KIVA EGUNA OSPATU DUGU!

Kiva Eguna

Urtarrilaz geroztik, gure ikastola, Euskal Herriko beste hainbat ikastolekin batera, KIVA programaren barruan sartu da, jazarpenari aurre egiteko asmoz. Aurreko egunetan, familiei eta ikastolako langile guztiei eman zaie honen guztiaren berri eta, hemendik aurrera, bereziki Lehen Hezkuntzako ikasleekin landuko dugun programa berezia izango da. Gaurko egunarekin gure ikastola, jazarpena onartzen ez duen ikastola dela irudikatu nahi izan dugu eta, horretarako, Kiva Eguna ospatuz, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak patiora atera dira, mezu hori guztiok elkarrekin zabaltzera. Lau ikasleek bertso  polit batzuk abestu dituzte denontzako eta ondoren, guztiek besoak gora altxatuz, gure ikastolan jazarpenik ez dugula onartuko irudikatu dute. 

BERTSOEN LEHEN BIDEOA

BERTSOEN BIGARREN BIDEOA

 

Gainera, goizean zehar, hamaika ekimen egin dituzte ikasleek gaia lantzeko. Besteak beste, jolasak, muralaka eta baita Mannequin Challenge bat ere. Hementxe duzue bideorako lotura