Korrika egin dugu ikastolan

Korrika 2017

Datorren igandean Iruñean amaituko den 20. Korrika ikastolan ere ospatu dugu gaur. Lehenik, txikienek egin dute, goizeko 9.30etan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako txikienek hain zuzen ere. Autobus plazatik irten eta ikastola osoari buelta eman ondoren, leku berean amaitu dute. Bertan, Korrikaren mezua irakurri dute hainbat ikaslek eta dantzarekin  amaitu da ospakizuna giro paregabeaz. Bi ordu beranduago, goizeko 11.30etan, antzeko egitaraua egin dute Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek. 

Hementxe gaurko eguneko hainbat irudiekin osatutako bideoa