KORRIKA BADATOR...

Korrika 19

Aurten Urepelen martxoaren 19an hasi eta martxoaren 29an Bilbon bukatuko den Korrika-AEK-ren 19. edizioa egingo da.

Ikastola aurreko aldi guzietan egon da. Aurtengoan ere ez luke huts egin nahi kilometro baten erosketarekin parte hartuz. Korrikarekin lagundu nahi duzuen guztiok zuen ekarpenak kartazal itxi batean Ikastolako Bulegora ekarri ditzazkezue.

Gogorarazi nahi dizuegu IKAk ere dirulaguntza behar duela helduak euskalduntzen duen eginkizunerako. Beraz, IKAren kanpaina, MILAKA ARGI NAFARROAN (www.milaka-argi.com), ere babestu nahi dugu. Nafar Gobernuaren diru-laguntzen murrizketak direla eta zuek egindako ekarpenak bai AEK-ri eta bai IKA-ri zuzenduko dira, bere euskalduntze lan garrantzitsua une ekonomiko zail honetan bultzatzeko.

Martxoaren 20an, ostirala, 22:18tan, Sancho el Fuerte eta Pio XII. Etorbideen bidegurutzean (Basoko Dorrearen parean) elkartuko gara elkarrekin 288. kilometroa egiteko Iturramako Instituturaino.

Euskerari laguntzera eta zuen seme-alabekin kilometro hau eginez gozatzera animatzen zaituztegu.