LEGO FIRST LEAGE TXAPELKETAN “GAZTE PROMES” SARIA IRABAZI DU IKASTOLAK

Lego first leage txapelketaOtsailaren 14 eta 15eko asteburuan, Lego First Leage  txapelketa jokatu da Iruñeko Planetarioan eta Baluarte Jauregian hurrenez hurren eta bertan parte hartu zuen San Fermin Ikastolako taldeak etorkizuneako “Gazteen Promes Saria” irabazi zuen.  Orotara Nafarroako, Errioxako eta Zaragozako hamar eta hamasei urte arteko 263 gaztek parte hartu zuten txapelketa honetan 28 taldetan bildurik.  Mundu mailan ordea, 80 herrialde ezberdinetako 265.00 gaztek parte hartzen dute. Txapelketa honen helburua ikasleak zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren mundura erakartzea da eta horretarako hainbat esparru landu behar dituzte. Besteak beste, talde lana, arazoen konponbidea edo eta Lego piezez osatutako robotaren osaera.