Ikastola lehena Ekonomiaren Olinpiadan

Ekonomia Olinpiadako irabazleakArrakasta bikoitza izan genuen maiatzaren bukaeran Nafarroako Unibertsitate Publikoan antolatu ziren Ekonomiaren Olinpiadan. Batetik, Laura Martín Lizaso garaile izan zen, beste bi ikastetxetako bi ikasle gehiagorekin batera; eta bestetik ikastetxeetan San Fermin Ikastola lehena izan  zen, izan ere, gure ikasleak diren Haizea Macaya Ibañezek eta Izaskun Altadill  Agirrezabalagak ere azterketa bikaina egin baitzuten. Laura Martin Malagara joanen da,  beste bi ikastetxeetako finalistekin eta Ikastolako Ekonomiako irakasle den Marian Aldaiarekin batera, Estatu mailako finalean lehiatzeko, ekainaren 24tik 26ra. Zorionak lauroi eta animo asko Laurari finala jokatzeko!