Liburuaren eguna ospatu dugu

San Fermin Ikastola. Liburuaren Eguna 18

 

Joan den apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen zela kontuan hartuta, hainbat ekintza antolatu zituzte Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloan. Honela, 2. eta 3 mailako ikasleen geletan, liburu berriak banatu ziren geletan, kutxa berezi batzuetan aurkezturik. Jarduera, ordea, ez da bere horretan geratuko, kutxa horiek gelaz-gela trukatzen joango baitira, liburu ezberdinak denon eskuetatik igaro daitezen. Horrez gainera, ipuinak idazteko lanean aritu ziren, baita irakurketari lotutako hainbat eskulan egiten ere.

5. eta 6. mailan berriz, LHko 1. zikloko ipuinak ozenki irakurri eta grabatzeari ekin zioten. Grabazio horiekin, QR kode bat sortzeko asmo dago, horietako liburu bakoitzean ondoren itsasteko. Liburu horiek, lehen zikloko haurreko etxera maileguan eramateko aukera dutenez, grabazioa entzunez irakurri ahal izango dituzte, sakeleko telefonoek QR horiek irakurtzeko izan ohi dituzten aplikazioei esker. Geletan, bestalde, grabazio horiek entzun ditzaten, halako kodeak irakurtzen dituzten gailuak eskuratzeko asmoa dago, haur bakoitzak, bertan ere, kaskoak jantzita bere irakurketaz goza dezan.