MADRILEN IZAN DIRA 2. BATXILERGOKO IKASLEAK

Talde osoaOrain dela gutxi, Madrilera joateko aukera izan dute bigarren Batxilergoko Arteko ikasleek, urtero antolatu ohi den irteeran. Bertan hiru-lau egunetan zehar burututako bisita eta ekimen ezberdinen artean hiru ardatz nagusi izan dituzte: Escorial, Austriarren Madril eta El Prado Museoa. Ikasturtean zehar, maila eta arlo honetako ikasleek hainbat arte lanen inguruko lanketa egin behar izaten dute, besteak beste, gero Selektibitateko azterketan defendatzeko, eta horietako zortzi obra aurrez-aurre ikusteko aukera izan dute irteera honen bidez.

Etiketak