MATEMATIKA ETA ARGAZKILARITZA UZTARTZEN DITUEN LEHIAKETA

TetrisTornamira, Nafarroako Matematika irakasleen elkarteak, aurten lehenengo aldiz, arlo honekin lotura duen argazki lehiaketa antolatu du herrialde honetako LH, DBH eta Batxillergoko ikasleentzat. Ikastolak, ordea, lehenagotik antolatu izan ditu honelako lehiaketak gure ikasleriaren artean (horren lekuko dira ikusgai dauden argazkiak) eta horregatik iruditu zaie Matematikako mintegiko kideei interesgarria honetan parte hartzeko gure ikasleak animatzea. Lanak aurkezteko epea Urriaren 16an bukatzen da eta argibideak ondorengo helbidean topa daitezke.