Mikel Maiza ikasleak ohorezko aipamena mikro-ipuin lehiaketan

 

San Fermin Ikastola Pamiela saria

San Fermin ikastolako Mikel Maiza ikasleak Pamiela argitaletxeak antolatzen duen Mikro-ipuin lehiaketan euskarazko eredeuaren sailean Ohorezko Aipamena lortu du idatzitako ipuinarekin. Euskokultur fundazioak eta Pamiela argitaletxeak antolatzen dute sariketa, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren laguntzaz. Guztira 75 zentroko 1.635 ikaslek hartu dute parte aurten.

Aingeru Epaltzak, Inma Erreak, Ines Castiellak, Izaskun Etxeberriak, Fertxu Izquierdok eta Jon Abrilek osatu dute aurtengo epaimahaia, eta lan guztiak aztertu ondotik kategoria bakoitzeko irabazleak eta ohorezko aipamenak aukeratu dituzte.

Sari banaketa ekitaldia joan den  apirilaren 10ean izan zen, Tuterako Argia ikastolan, eta han egon zen Mikel bere guraosekin. Saria jaso ez ezik, bertaratukoen aurrean bere ipuina irakurtzeko aukera izan zuen eta saria Sustrai Colina bertsolariaren eskutik etorri zen. Zorionak txapeldun!!!