Musikarien bisita jaso dugu geletan

San Fermin Ikastola Musikariak Eskolan

Nafar Gobernuak antolatutako "Musikariak ikastetxeetan" programan parte hartu du San Fermin ikastolak, oraingo honetan DBHko 4. mailako ikasleekin. Programa hau 14 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta euskal musikaren bidez hizkuntzaren transmisioa sustatzea du helburu. Gurean, Amorante eta Mikel Inun kantariak izan ziren eta saio ederrak eskaini zizkieten musika eta hizkuntzarekin jolastuz. Gogoko musikaria edo kantaria bertatik bertara ezagutzeaz gain, gazteek musika horren esanahi kulturalaz gehiago jakiteko aukera izan dute, bai eta beste euskal musikariekin dauden loturak ulertzeko ere.